Udako amaiera jaia antolatuko dute Itxaropenan
San Pedro kaleko Itxaropena tabernan uda amaierako festa egingo dute larunbatean. Uda sasoia bukatzear delako pena handia dute Itxaropenan eta, horregatik, sasoiko arroparekin eta abarrekin joateko eskatu dute: bainujantzi, pamela, toalla, eguzkitako betaurreko eta bestelakoekin, baina “nahi duenak arropa normalarekin ere ager daiteke, gauza da ondo pasatzea”. 23:30etik aurrera udako abesti arrakastatsuenak pintxatuko dituzte hiru ordu luzez.