Arditurri
Bide Berdeen Eguna izango da hilaren 22an, bigarren urtez. Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak sei kilometroko “ibilbide erraza” proposatu du.Doneztebe plazatik 10:00etan abiatu eta bidegorrira jaitsiko dira parte hartzaileak (kaskoa eramatea beharrezkoa da) eta hortik zuzenean Arditurrira joango dira. Euren esfortzua saritzeko hamaiketakoa zain izango dute eta horrez gain, haur jolasak eta zozketa izango dira. Meategiak barrutik ikusteko aukera ere izango da, prezio berezian.
Mugikortasun Iraunkorraren Astea heldu den astean izango dela kontuan hartuta, “Bide Berdeen Egunarekin txirrinda garraiobide gisa ere ulertu eta bidegorriak mugikortasun azpiegitura ere badirela gizarteratu nahi da”, udalaren arabera.