Xabier Lopez Peña martxoan hildako ETAko kidea “omentzea” eta “terrorismoa goratzea” leporatuta deklaratu beharko du inputatu gisa, beste sei lagunekin batera
![Mikel Button](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2013/03/p005_f01-300x200.jpg)
Mikel Button
Mikel Button hondarribiarra, Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoarekin eta Gotzon Elizburu, Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Aitor Anda eta Garazi Mugertza gazteekin batera Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera joateko deitu ditu Eloy Velasco epaileak, Xabier Lopez Peña
Thierry martxoan hildako ETAko kidea “omentzea” eta “terrorismoa goratzea” leporatuta.
Inputatuta dauden zazpi kideek salatu dute Guardia Zibilaren txostena ikusi besterik ez dagoela euren kontrako prozesua asmakizuna dela ondorioztatzeko. Gazteen ustez, Ernai erakundeko kide izateagatik inputatu dituzte, eta “kriminalizatzea da helburua, ez besterik”.