Futbola izango dute hizpide Kirolaz Blai! saioaren ikasturte hasieran
Kirolez Blai! saioaren bosgarren denboraldiari hasiera emango diote bihar eta hasiera horretan futbola izango dute hizketagai. Horretarako, hiru gonbidatu eramango dituzte Oiartzun Irratiko estudiora: Gari Argote OKEko Hirugarren Mailako entrenatzailea, Jon Alkorta OKEko Bigarren Mailako nesken entrenatzailea eta Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailea.
Aurtengo kirol programazioa ere aurkeztu dute Oiartzun Irratikoek; hala, astelehenero (13:15ean) asteburuko kirol emaitzak, iritziak… emango dituzte. Asteazkenero (13:15ean) elkarrizketen txanda izango da, eta ostiralero asteburuko kirol prebien berri emango dute albistegian.