Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketa aurkeztuko dute bihar
Urriaren 5ean egingo dute Errenteria-Oreretan Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketa, eta bertan parte hartzen ari diren taldeek bihar egingo dute aurkezpen ofiziala. Hor emango dituzte xehetasun guztiak.
Aurretik, gaur bertan, Gure Esku euskalgintza taldeak bilera egingo du, besteak beste, gai horren gainean hitz egiteko. 19:00etatik 20:30era bilduko dira asteartero moduan, Lau Haizetararen egoitzan.