EAJren ustez, Donibaneko kaleak "inoiz baino zikinago" daude
Pasaiako EAJk esan duenez, Donibaneko kaleak “inoiz baino zikinago” daude, hondakinen atez ateko bilketa sistema ezarri zenetik. Horrela, euren ustez, Bilduk “utzikeria” agertu du, “atez atekoa inposatzeaz gain, pasaitarrak zikinkeria artean bizitzera kondenatzen dituelako”. Horrela, salatu dute Santiago plazako zaborrontziak “gainezka” egon direla azken egunetan.
Horrela, udalerriko EAJk Bilduri eskatu dio “zain ditzala Donibaneko kaleak, garbi ditzala eta behar bezala manten ditzala”. Horretaz gain, “eta espero dugu Donibanen atez atekoak eragin dituen ondorioak kontuan harturik, gobernuak atez atekoa beste barruetietan ezartzeko ideia zoroa burutik kendu dezatela”.