Alaia eta Jon Martin
Hilaren 29an hasiko dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketekin, Amasa-Villabonan. Lehen kanporaketa horretan bertan izango dira Jon eta Alaia Martin bertsolari oiartzuarrak. Iker Zubeldia, Odei Barroso, Fredi Paia eta Nerea Elustondo bertsolariekin batera arituko dira Behar-zana pilotalekuan, 17:30etik aurrera. Txapelketak hamalau saio izango dira eta finala BEC-en egingo dute, abenduaren 15ean. Horietako saio bat Oiartzunen izango da, hirugarren finalaurrekoa izango da, hain justu. Azaroaren 16an izango da, Elorsoro kiroldegian 17:30ean. Aitor Sarriegik eta Jon Maiak kanporaketa honetan arituko dira zuzenean, 2009ko finalean egon zirelako.
Epaileen artean Oiartzunen bizi den Karlos Ibarguren egongo da.