Kintoak elkartzeko garaia izaten da udazkena, eta 1963an jaiotako errenteriarrak ere elkartuko dira bazkaltzeko. Hain zuzen, azaroaren 16a da jarri duten data, eta San Marko gotorlekuan egingo dute bazkaria. Horrez gain, autobusa eta dantzaldia ere jarriko dute.
Izena emateko
errenteria1963.blospot.com blogean sartu behar da edo
orereta1963[a bildua]gmail.com helbidean idatzi. Nola edo ahal, 60 euro sartu behar dira Laboral Kutxako kontu korronte zenbaki honetan: 3035 0011 200111252970. Izena eta abizena zehaztu beharko dira.