Zigarro elektronikoen denda bat zabalduko dute bihar Irunen
Prestige Smoke euskal enpresak zigarro elektronikoak saltzeko bi denda zabalduko ditu aste honetan. Lehena bihar Irunen (Luis Mariano kalean), eta bigarrena, etzi, Donostian. Urte amaiera arte beste 25 denda zabaltzea aurreikusi dute, tartean Errenteria-Oreretakoa. Egitasmoaren sortzaileek euren produktuek abantailak dituztela uste dute: “Zigarro elektroniko edo e-cigar izenekoek ez dituzte ohiko zigarroen efektu kaltegarriak, erretzaileek aurreztu egiten dute, eta leku publikoetan erabil daitezke”.
Lurrin ez toxikoa botatzen dute erretzerakoan zigarro horiek, eta nikotina dosia neur daiteke; ez dute alkitranik, artsenikorik edota ohiko zigarroek dituzten hainbat osagai kaltegarri, “gainera, abantailen artean dute tabakoa uzten laguntzen dutela”, Prestige Smoke enpresako kideen arabera.