Schorndorfeko txirrindulari talde batek Errenteria bisitatuko du
Etzi iritsiko da Alemaniako Schorndorf herritik txirrindulari talde bat, Errenteria-Orereta eta inguruak bisitatu eta bi herrien arteko harremanak estutzeko helburuarekin. 1.500 kilometro egin dituzte hainbat etapatan herrira iristeko.
Igandea bitartean, programatuta daukate Errenteriako Udaltzaingoa bisitatzea, besteak beste. Izan ere, iritsiko diren txirrindulariak Baden Würtemberg estatuko poliziako kideak dira.
Errenteria-Oreretan eta Schrondorf senidetuta daude, eta bi herrien arteko harremana duela 20 urte inguru hasi zen.
Ekintza hori Nexo senidetze elkarteak eta Schrondorfeko elkarte baliokideak antolatu dute.