Hondarribiko Emeki elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu ikasturte berrirako. Guztira bost ikastaro izango dira eta interesaturik dauden emakumeek
posta elktronikoz eman behar dute izena, edo arratsaldetan Emekik San Pedro kalean duen egoitzan.
Egingo dituzten ikastaroak hauek dira: lentzeria (astelehen eta ostegun arratsaldetan), jantzigintza (astelehenetan eta ostiraletan arratsaldez eta asteartetan goizez), eskulanak (asteazkenetan goizez edo arratsaldez), bisuteria (asteazken arratsaldetan) eta trikota (ostiral arratsaldetan).
Urteko matrikula 36 eurokoa da eta hiruhileko ikastaroen prezioa 90 eurokoa, trikota izan ezik, 18 euro baita trikota ikastaroaren prezioa.