Iaz Portuan eta Alde Zaharrean —irudian— zehaztu zituzten puntu ilunak
Emeki Hondarribiko emakumeen elkarteak emakumeentzako seguruak ez diren hiriko puntu ilunak zehaztuko ditu aurten. Iaz hasi ziren egiten eta Portuko zein Alde Zaharrean hainbta ibilbide antolatu zituzten, seguruan ez diren guneak zeintzuk diren zehazteko eta udalari eskaera egiteko gune horiek hobetzeko neurriak har ditzan. Aurten lan hori zabalduko du Emekik, izan ere, puntu ilunen tailerraren helburua da ikerketa lan hori hiri osora zabaltzea.
Puntu ilunena, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako bi ikastaroetako bat da. Bestea, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa da. Mendelu auzoko Kisoku gimnasioan eskainiko dute, larunbatetan.
Bi tailerrak, puntu ilunena zein autodefentsarena, doan eta emakume guztientzat irekiak dira, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, hilaren 16tik 24ra, 17:00etatik 19:00etara, Emekiren San Pedro kaleko egoitzan. Informazio gehiago eskatzeko idatzi Emekiren
posta elektronikora.