Goitibeherak Ugaldetxon
Ugaldekotxo sanmigelak hurrengo asteko asteburuan izango dira, eta festetako ekitaldi nagusiena Txipitoko jaitsiera izan ohi da, goitibehera jaitsiera. Bertan parte hartu nahi duenak oraindik badu aukera, horretarako aldez aurretik izena eman behar da Intxixun edo Amazkarren. Izena emateko azken eguna ostirala da (hilak 20).
14 urtetik gorakoek parte har daiteke jaitsieran, eta 18 urte bitarte gurasoen baimena behar da. Jai batzordeak jakinarazi duenea, bi gotibehera libre daude eta horiek erabili nahi dituenak
ugaldetxokulturtaldea[abildua]gmail.com helbidera idatzi behar du.
Ohi bezala igandean izango da Txipitoko jaitsiera, 17:00etan.