Urtea amaitu arte Hondartza Udal Kiroldegian izena ematen dutenek ez dute matrikula ordaindu beharko, hileroko kuotak baino ez. Gainera, jarduera berriak eskainiko ditu kiroldegiak aurten, hala nola, entrenamendu funtzionala, jarduera fisikoa mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, jazz-a gaztetxoentzat, funky-a, edota cycling-a.
Bistan denez, berritasunekin abiatu da ikasturtea Hondartzan.
Ikastaro berriak
- Entrenamendu funtzionala, astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 20:30era.
- Jarduera fisikoa mugitzeko zailtasuna duten personentzat, astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara.
- Jazza gaztetxoentzat, (6-9 urte), astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara.
- Funkya (10-15 urte), asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara.
- Cycling (16 urtetik gora), astelehen eta asteazkenetan, 20:30etik 21:30era.
Beste ikastaroen gaineko informazioa ezagutzeko bisitatu
Hondartza Udal Kiroldegiko webgunea.