Astindua jaso dute Oiartzungo mutilek
Portugaletek bost gol sartu zituen oiartzuarren atean. Markagailuan aurreratzeko aukerak izan bazituzten ere, Portugaleteko mutilek 29. minutuan eta 33.ean markatzea lortu zuten eta hirugarren gola 40. minutuan etorri zen.Hirugarren gola eta gero, Julen Zelaiari egindako falta ez pitatzeaz gain, Gurutzetako ospitalera eraman zuten anbulantziaz. Gaua behaketa gelan pasatu zuen. OKEtik jakinarazi dutenez, bere egoerak hobera egiten jarraitzen du.