Xabier Obesok Ekainberriren urteurreneko erakusketan parte hartuko du
Beste hiru artistekin batera erakusketa bat egin du Xabier Obeso errenteriarrak. Aitzakia: Ekainberriren 5. urteurrena. Ekainberrin historiaurreko margolanak dira protagonista, eta horri keinu eginez, nazioartean izen handia duten lau margolariren lanekin erakusketa prestatu dute. Bi hilabetez egongo da ikusgai Ekainberriko harreran.
Obesorekin batera erakusketan parte hartu duten artistak honakoak dira: Juan Luis Goenaga, Angel Uranga eta Maximina Espeso. Ekainberrik euren inplikazioarengatik eskerrak eman dizkie, eta jakinarazi duenez, ikusgai egongo diren lanetako batzuk bereziki sortu dituzte erakusketarako.
Azaroaren 13ra arte egongo da martxan, eta hilaren 20ra arte sarrera “erdi prezioan” izan dela azaldu du Ekainberrik.