Lehenengo Kizki Eguna Oiartzunen egin zuten orain hiru urte (Arg.: Oskar Zapirain)
Bihar izango da herri sagar biltzea, aurten Donostiako Parte Zaharrean. Iaz Hernanin lortutako marka hobetu nahi dute donostiarrek, 500 lagun bildu ziren bertan.Donostiako auzo elkarteak antolatuta, Kizki Eguna izango da bihar Parte Zaharrean. Goiz pasa egiteko egitaraua prestatu du elkarteak, eta tartean ohi bezala, desafioa egongo da. Desafioan Oiartzunek, Goizuetak, Hernanik, Astigarragak eta Donostiak parte hartuko dute. Erronka argia dute: “Kizkia altxa, sagarra hartu, kizkia erakutsi eta sagarra bota”.
10:30ean hasiko da Kizki Eguna, auzoan izandako sagardotegietara egingo dute bisita gidatuarekin. Ondoren, sagardo dastaketa izango da eta 12:00etan herri kirolak. Desafioa 12:45ean hasiko da eta hori bukatuta herri bazkaria izango da.