Hurrengo zita Expogrow azokan: kontzertuak
[nggallery id=34]
Goizean ireki ditu bigarren egunez Irungo Ficoba erakustazokan egiten ari diren Expogrow azokak. Kannabisaren gaineko azokaz gain, hainbat ekintza egiteko aukera izan dute Ficobako ateak igaro dituztenek. Hala nola, herri kirolak ikusi, euren burua tiragomatik bota edo baita hegan egitearen sentsazioa euren gorputzean bizi ere.
Jendearen joan-etorria ugaria izan da, baina gauerako kontzertuen zain, askok arratsaldean joatea erabakiko dute. Lee Scratch Perry talde jamaikarra Mad Professorrekin batera, Berri Txarrak talde nafarra, SinSemilia reggae banda eta Guaka rock taldea entzun ahal izango dira, besteak beste.
200 profesional eta 100 komunikabide
Oraindik ez du antolakuntzak azoka bisitatu dutenen kopuruaren berri eman, baina profesional eta hedabideak erakarri dituztela ez da zalantzarik: 200 profesional eta ehun hedabide. Horrez gain, nazioartean ezagunak diren alorrean espezializatutako hainbat profesional entzuteko aukera izan dela jakinarazi du: Ann Fordham, Gary Potter, Vendula Belackova eta Jordi Cebrian.
Bihar azkenekoz irekiko ditu ateak Expogrow-k 11:00etatik 20:00etara.