Erdialdea, kontrastez betea
[nggallery id=33]
Bihar arte iraungo du Errenteria-Oreretako Erdi Aroko Azokak, baina gaur goizean zehar bisitari ugari jaso ditu. Erdialdean izan direnek Errenkoaldek gonbidatutako 70 artisau postu ikusteko aukera izan dute. Horrez gain, animaliak, haurrentzako jolasak eta taberna ere izan dira.
Artisauek eurek egindako produktuak saltzearekin batera, lanean ere ikus ahal izan dira: batzuk beira lantzen, besteak egurra, baita artilea eta larrua ere.
Stock azoka
Erdialdeak Erdi Aroko arropak jantzi baditu ere, tarteka, kontrasteak ikus zitezkeen, Stock Azokako postuak tartekatzen zirelako. Izan ere, hirugarren eguna du stock-ean dauden produktuen azokak, eta gaur bukatuko da. Oraindik norbaitek pasatu nahi izanez gero, badauzka ordu batzuk.