Egun handia ospatzen ari dira
Santakrutz eguna da gaurkoa, egun handia Lezon. Herritar asko arrantzalez jantzita atera dira gaur kalera eta beste asko zapi berdea lepoan. Goizean mutxikoak, herri kirol saioa… izan dira eta eguraldia lagun jendea gustura dabil Lezon hara eta hona jai batzordeak antolatutakoaz gozatzen. Arratsaldean ere izango da zer gozatua eta bihar ere.