Ziklomotorren IAT azterketa Errenteria-Oreretan egin ahalko da hilaren 26an
Udaltzaingoak Masti Loidi poligonoan duen egoitzan ziklomotorrentzako IAT zerbitzua emango dute egun batez, TUV Rheindland enpresaren IAT mugikorraren bidez. Hilaren 26an (osteguna) izango da. Zerbitzua 08:30etik 13:30era emango dute.
Errenteriako Udalak azaldu duenez, horren asmoa “ziklomotorren baldintza teknikoen egoera egokia bermatzea da, erabiltzaileen zein herri jabariaren gaineko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko”. Horrez gain, ingurumenarekin konprometitzea ere bilatzen du, “modu horretan kutsadura akustikoa murrizten lagunduz”.
IAT zerbitzua erabiltzeko aurretik eskaera egin beharko da Irungo IAT estazioan: 943 62 63 00 telefono zenbakian.