Nola janzten ziren XVI. mendean?
Bihar eta etzi Errenteria-Oreretan egingo den Erdi Aroko Azoka baliatuz, Iraultza dantza taldeak jantzien erakusketa bat antolatu du, Kapitan Etxean. Zehazki, XVI. mendean Euskal Herrian nola janzten ziren erakutsiko du erakusketa horrek.
Hamahiru jantzi jarriko dituzte: lau gizonenak eta bederatzi emakumeenak. “Garai horretako grabatuetan oinarritutako jantziak dira guztia. Gehienak bizkaitarrak dira, baina, tartean hiru gipuzkoar ere ikus daitezke: Errenteria, Donostia eta Debako emakumeen jantziak”, jakinarazi du Iraultzak.
Erakusketa bihar eta etzi egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:30era.