Hondakinak uzteko ordutegian aldaketak bihar eta etzi
Lezoko Udalak jakinarazi du jaiak bitartean aldaketak izango direla hondakinak uzteko ordutegian. Bihar (larunbata) eta etzi (igandea) izango dira aldaketa horiek: herritarrek 08:30etik 10:30era utzi behar dituzte hondakinak zintzilikariotan, eta langileak 10:30ean hasiko dira hondakinak biltzen.