Iazko irudi hau errepikatuko da gaur arratsaldeko zazpietan
Gaur, 19:00etan Ekhiñe Famoso eta Iker Belintxon alkate txikiek botako duten txupinarekin hasiko dira santakrutzak. Astelehenera arte iraungo dute festek, eta bitarte horretan 50 ekimenetik gora izango dira herrian. Denetik izango da, gauza batzuk berriak, eta besteak ohikoak, baina denetik. Hala, txupinazoaren ondoren, 20:00etan, preso eta iheslarien kartelada egingo dute Gurutze Santuaren plazatik abiatuta, eta eguneko unerik beroena gauerdian izango da, Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñeluren helduen danborradak irtengo baitira herriko plazatik.