Bi emakume atxilotu dituzte bitxiak ostu dituztelakoan
Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo arratsaldean, Errenteria-Oreretan, ustez denda batetik bitxiak lapurtzeagatik. Segurtasun Sailak azaldu duenez, bitxi horiek 10.000 euroko balioa zeukaten.
Segurtasun Sailaren arabera, bi emakumeak arratsaldean sartu ziren dendan, 18:00ak aldera, eta ustez erosteko asmoarekin. Gaineratu duenez, bi emakume batek dendariaren arreta bereganatu zuen, eta erakusleiho aldera eraman zuenean, besteak bitxiz betetako karpeta bat eramaten saiatu zen.