Betty Paganoren lanak, Kabigorrin
Irungo Kabigorri Ateneoan Betty Pagano jatorri argentinarreko hondarribiarren lanak ikus daitezke hilaren 29ra arte. Koadroak ostegunetik igandera ikus daitezke, 19:00etatik aurrera. Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Doktorea da Pagano, eta hainbat euskarritan eta tekniketan oinarrituta, natura da bere lanen giltzarria; koloreak protagonismo handia dauka.