Pasaiako Udalak antolatuta, begirale ikastaroa egiteko aukera izango da udalerrian, urritik ekainera bitartean. Ikastaroa Urtxintxa eskolak emango du, larunbatetan, Trintxerpeko euskaltegian. Ikastaroa bukatuta, Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua eskuratuko dute.
200 ordu teoriko eta 120 praktiko izango ditu ikastaroak. Ikastaroa dohainik izango da pasaitarrentzat zein pasaitar ez diren, baina udalerriko elkarte batean daudenentzako. Ikastaroan izena emateko interesa duenak irailaren 25era arte izango du aukera, 943 00 43 49 edo 657 79 29 63 telefono zenbakietara deituz, edo
pasaiakoelkarteak@pasaia.net helbide elektronikora idatziz.
Udalak adierazi duenez, begirale “beharrari” aurre egiteko antolatu dute ikastaroa, eta begirale euskaldunen beharrari erantzuteko, “haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak bermatzeko asmoz”.