Badia Eskolak antzerki ikastaroak eskainiko ditu, laugarren urtez
Pasaiako Badia Eskolak antzerki ikastaroak emango ditu haur eta nerabeentzako laugarren urtez. Pasaiako barruti bakoitzeko haurrekin arratsaldetan zein eguerditan —ikastetxeetan— antzerkia landuko dute, taldelanean. “Norberaren gaitasunak topatuko ditugu, gaitasun horiek indartzeko. Elkarren arteko komunikazioa landuta, norberaren garapen pertsonala jorratu nahi dugu, lotsak gainditzeko, mugak hausteko, jendeaurrean kantatu…dantzatu…eta barre egiteko”, adierazi dute antolatzaileek.
Badia Eskolarekin antzerki munduan murgildu nahi dutenek 617 81 99 81 edo 667 40 06 41 telefono zenbakietara deitu beharko dute. Irailaren 23ra arte eman daiteke izena, eta 120 ikaslerentzako tokia egongo da. Ikasturteko osoko kuota 40 eurokoa da.