San Juan baleontziaren aukerak aztertzeko, euskal ordezkariak joango dira Kanadara
Pasaiako Ondartxo ontziolan egiten ari diren San Juan baleontziaren proiektuan aurrera egiteko asmoz, Euskal Herriko ordezkaritza bat Kanadara joango da. Tartean izango da Xabier Agote Albaola elkarteko presidentea. Bertan, nazioarteko erakundeekin elkarlana bilatuko dute, laguntza “nahitaezkoa” baita.
Gaur abiatuko dira bertara, eta hilaren 19ra arte izaera pribatu zein publikoko zein gizarte eragileekin bilerak egingo dituzte. Egitasmoa azalduko diete, eta elkarlanerako esparru berriak bilatuko dituzte.
Gainera, Agotek hitzaldia emango du hilaren 14an Glovertowngo Ternuako Zurezko Ontzien Museoan, euskal tsas ondareari buruz zein San Juan baleontziaren berreraikuntzari buruz.
Jess Long, Ondartxon
Jess Long eskarmentu handiko ontzigile amerikarra Ondartxon da egunotan. Amerikar Estatu Batuetako Washington estatuko Seattle hiriko Ontzi Tradizionaletako Zentroak Ed Monk Memorial saria irabazi berri du. Hori dela eta, euskal itsas ondareari buruzko lan bat egingo du; euskal basoetan ontzioletarako zuraren ekoizpenaz dokumentatu nahi du. Euskal ontzi baten erreplika eraiki nahi du AEBtan, bere ikasleekin batera.