Hendaiako iturriko ura koloreztatuko da, probak egiteko
Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi duenez, hilaren 16tik 27ra probak egingo dituzte ur hartuneetan. Iturriko urak, egun horietan, beix edo gaztaina kolorea izango du, baina ez dio kalitateari eragingo.
Hendaian 240 sute iturbegi daude, eta probak egin behar dituzte ur jarioa eta presioa aztertzeko asmoz. Hodietan metatutako ura bil dezake ur jario berriak, baina kalitatea aldatu gabe.