Ekhiñe Famoso eta Iker Belintxon alkate txikiek piztuko dute bihar txupina
Santakrutz Jaiak hasteko egunbat falta denean, gaur ezagutarazi dituzte alkate txikien izenak. Ekhiñe Famoso eta Iker Belintxonek pregoia irakurri eta txupina piztuko dute bihar 19:00etan. Hortik aurrera lezoarrek eta inguruetako herrietatik hurbiltzen direnek lau egun izango dituzte jaiekin gozatzeko.