Udalak beka sistema aldatu du, "bidea errazteko eta motibazioa gehitzeko"
Oiartzungo Udalak herriko euskaltegi homologatu bateko ikasle oiartzuarrei matrikularen erdia ordainduko die aurten, ikasturte hasieran bertan. Beka sistema aldaketa horrekin udalak “euskara ikasten ari direnei bidea erraztu eta ikasle izan daitezkeenen motibazioa gehitu” nahi du. Ikasleek ikasturte hasieran ordaintzen zuten matrikula orain arte eta gero laguntzak eskatu.Diru-laguntza eskatzeko baldintzak, baina, berak izango dira. Euskaltegia arduratuko da beka jasotzeko eskubidea duten ikasleen zerrenda eta dokumentuak udaletxean aurkezteaz eta gutxieneko asistentzia betetzen ez duten ikasleek hurrengo bi urteetan diru-laguntzarik ezingo dutela jaso ohartarazi du udalak.
Beka sistemaren aldaketa udaleko Euskara sailak eta herriko euskaltegia homologatuak landu eta adostu dute.