Txokolatada, pailazoen ondoren
Baserritar Egunaren barruan, arratsaldean haurrentzako bi ekitaldi izango dira Zumarditik kanpora, Arma plazan hain zuzen ere. 17:30ean Hipo eta Tomax pailazoen azken ikuskizuna ikusteko aukera izango da, Mendizaleak goiburukoa.
Saioa amaituta, txokolatada zerbitzatuko dute haur eta gazte guztientzat. Jaiak amaitzen ari dira, baina oraindik bada zerrekin gozatu eta indarrak hartzea ezinbestekoa da. Bihar izango da atseden egiteko aukera, eskolako lehen egunean.