Otzaurtetik Narbaxara joan da Urdaburu
Hurrengo asteko ibilaldia prestatzen hasi da Urdaburu: hilaren 21ean (larunbata) Otzaurtetik Narbaxarako bidea egingo du. Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren barruko etapa izango da, zehazki hamalaugarrena.
Bidean, Añabaso, Aizkorri eta Napar Basoko Punta mendietatik pasatuko dira. Partaideek erabakiko dute Aizkorri igoko duten ala ez.
Zazpi edo sei orduko ibilaldia izango dela kalkulatu du Urdaburuk, Aizkorri igotzearen arabera. Horretarako, 07:30ean bilduko dira Zumardiko autobus geltokian.
Izena aurretik eman behar da astearte eta ostegunetan 19:30etik 21:30era, Urdabururen bulegoan. Egun eta ordu berean 943 52 78 79 telefonora deituta ere egin daiteke erreserba.