
Ander Elosegi
Irungo Santiagotarrak Kirol Elkarteko palista Joan Crespo eta Ander Elosegi Munduko Slalom Txapelketan parte hartuko dute, bihartik hasita igandera arte, Pragan (Txekiar Errepublika). Espainiako selekzioarekin ariko dira bertan. Banakako nahiz taldekako probetan parte hartuko dute biek ala biek, eta sailkapen probak bihar eta etzi izango diren bitartean, finalak larunbatean eta igandean jokatuko dituzte baldin eta horietarako sailkatzen badira.