Jaxenolafeko malabaristek ere parte hartuko dute
Irungo Goazen Parkera ekimenak hirugarren eta azken saioa izango du larunbatean, 18:00etatik 20:00etara, Sargia parkean. Hip hopeko jam sessiom bat egingo dute Sergio Ruiz DJarekin, Jaxenolafeko malabaristen laguntzarekin. Fernando San Martin Gazteria eta Balio ordezkariak gazteak bertara joatera animatu ditu, “arratsaldea harmonian eta giro onean pasatzeko aukera ezberdina da. Mokadutxoren bat ere izango da, baina batez ere musika emanaldiak formatu soilean gozatzeko aukera dago”.