Irujo eta Xala aurrez aurre gaur Jostaldin
Hondarribiko Jaietako azken egunerako, Baserritarren Egunerako, profesional mailako jaialdia antolatu du Jostaldi pilotalekuan Aspe enpresak. Partida nagusian Martinez Irujo eta Barriolak osatutako bikoteak Xala eta Zabaleta izango ditu aurkari. Lehia erakargarria izango da, pilotariak sasoiko daudelako; izan ere, Zabaleta ez beste hirurak urteko txapelketa garrantzitsuenetako batean parte hartuko dute datorren astetik aurrera, Logroñoko San Mateo txapelketan.
Partida nagusiaren aurretik Apezetxea-Cecilio eta Jaka-Pascual ariko dira. Jaialdia arratsaldeko seietan hasiko da, Jostaldi pilotalekuan.