Irungo gaueko lasterketaren bigarren ekitaldia hilaren 21ean egingo dute. 20:30ean hasiko da atletismo proba San Juan plazatik, 6,5 kilometroko bidea egin ondoren bertan bukatzeko. Comarca Aldea kirol taldeak antolatu du proba, Irungo Udalaren babesarekin. DOA gobernuz kanpoko erakundeak eta CD Bidasoak ere lagundu dute antolaketan.
Izena jada eman daiteke. Txip horia dutenek 13 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko, eta txipa ez dutenek, berriz, 15. Hala, izena
Kirolprobak-en webgunean eman daiteke. Dortsalak hilaren 19, 20 eta 21ean (goizean) jaso behar dira Deportes Gonzalez dendan, eta 21ean arratsaldean Mendibil merkataritza gunean. Izena ematen duten guztiek hainbat establezimendutan pintxo poteaz gozatzeko bonoa jasoko dute.