UEUko ikasleek bihar dute laguntza eskatzeko azken eguna
Udako Euskal Unibertsitatean ikastaroa egin duten ikasle zein langabetuek eska dezakete diru laguntza.185 eurora arteko laguntza emango die Oiartzungo Udalak. Laguntza jaso ahal izateko hainbat agiri aurkeztu behar dira udaletxeko informazio bulegoan; hala nola, UEUk emandako ziurtagiria, matrikularen ordainagiriaren kopia eta 2012/2013 ikasturtean langabetu edo ikasle izan denaren frogagiria. Ikastaro bakoitzeko matrikularen eta egoitza gastuen erdia ordainduko die udalak.