EHGAM kanpaldia
Hilaren 13tik 15era Arritxulo aterpetxean irteerak, tailerrak… egingo dituzte EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak antolatuta.Azken urteetako ohitura jarraituko du EHGAMek eta berriz ere Arritxulo hartuko dute. Kanpaldia hiru egunetakoa bada ere, egonaldia erdia egiteko aukera ere eskaini dute, larunbatetik igandera.
Maribollotrans deitu dioten kanpaldi honetan hamaika jarduera egingo dituzte: festa, tailerrak, ikus-entzunezkoak… Izena emateko azken eguna gaur da eta horretarako informazio guztia
EHGAMen webgunean aurki daiteke, egunez egun egingo dute egitarauarekin batera.