Fisioterapia zerbitzua martxan da Galtzarabordako kiroldegian
Giharrak lehengoratzeko, lesioak konpontzeko eta erditzea prestatzeko zerbitzuak emango ditu, besteak beste, Galtzarabordako kiroldegiko fisioterapia zerbitzuak. Dagoeneko hasi dira ematen, Olatz Oliveri kirol zentroko fisioterapeutarekin.
Astelehen, asteazken eta ostiraletan dago zabalik, arratsaldez, ostiraletan izan ezik: goiz eta arratsaldez dago. Honakoa da ordutegia: astelehenetan 16:00etatik 19:45era, asteazkenetan 15:15etik 19:45era, ostiraletan 09:15etik 12:15era eta 16:00etik 18:45era.
Izena emateko Galtzarabordako kiroldegira joan beharko da, eta informazio gehiago, berriz, 943 44 96 90 telefono zenbakia lor daiteke.
Erditu aurreko eta ondorengo prestaketa
Erditu aurreko eskolak ariketa leunekin osatu nahi dituzten emakumeei zuzenduta dago erditu aurrekoen ikastaroa. Horrek aukera ematen die haurdunaldiaren azkeneko asteetara eta erditzera baldintza fisiko onenetan iristeko, eta onuragarria da bizkarrezur, gorputz adar nahiz pelbisarentzat.
Erditze ondorengo ikastaroa, berriz, abdomino-pelbi-perinelea baloratu eta gimnasiarekin hobetzera zuzenduta dago: zehazki, sabelaldea eta zoru pelbikoa tonifikatzera.