Euragatik, estalpean hasi du Elektropatxarangak gaurko saioa
Bentako estalpetik abiatu behar zuenean euria hasi du eta atzera egin behar izan du Elektropatxarangak. 17:00etan zen abiatzekoa, herri bazkaria ospatu den Bentako karpatik hasi eta Portu auzoko kaleetan barrena ibiltzeko. Baina ezin izan du egin eta bertan, estalpean hasi dute emanaldia. Jotzen hasi eta gutxira bete dute txozna eremua, Kai Zaharrean bazkaldu dutenei gazte koadrila gehiago elkartu zaizkielako.
Festetan egun guztiak dira ondo pasatzeko baina gaurkoa, Arrantzale Eguna, berezia da gazteentzat. Etxetik kanpora lagunekin bazkaltzen dute eta gero elektro-poteoatzen ibiltzen dira Psilocybe Elkarteko eta Musika Bandako kideez osaturiko txarangarekin. Afaldu aurretik diskojaia dute berotzen jarraitzeko eta gauean, ondo afaldu eta gero, Izaki Gardenak eta Hesian taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.