Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

40. urteurrena itxi du Kemenek

admin
Bidasoa
2013/09/10
Euskal Herriko leku askotako dantzak aukeratu ditu Kemenek urteurrenerako

Euskal Herriko leku askotako dantzak aukeratu ditu Kemenek urteurrenerako

40 urte bete ditu aurten Kemen Dantza Taldeak eta ondo baino hobeto ospatu dute. Errepertorio bikaina prestatu dute hain ospakizun berezirako eta eman dituzten saioetan jendeak gozatu ahal izan du Euskal Herriko probintzia guztietako dantzen artean egin duten aukeraketarekin. Atzo, astelehena, Hondarribiko Jaietan eskaini ohi duten emanaldia izan zuen Kemenek Arma Plazan. Emanaldi berezia izan zen, 40. urteurreneko azkena izango delako. Kontxako irabazleei egindako harreragatik beranduago hasi zen 20:00etarako espero zen dantza erakustaldia. Ordu erdiz zain egon zirenek deskubritu ahal izan zuten zuzeneko musikarekin izango zela saioa, Arma Plaza Interpretazio Zentroko lehen solairuko balkoian ari baitziren musikariak entseatzen. Eraikina altxatu zutenean, 1789. urtean, bi balkoi luzerekin diseinatu zuten, zezenketetarako. Balkoi bat Korporazioarentzat zen eta bestea musikarientzat (irakurri gehiago). Atzo musikariek jardun zuten lehen solairuko balkoian, baina balkoia txikiegia zen hainbeste musikari biltzeko eta areto barruan sartuta jo behar izan zuten. Edonola ere, publikoak asko estimatu zuen dantza saioan zuzeneko musika izateak, eta emanaldia ondotik txalo zaparrada batekin eskertu zuen haien lana. Dantzarien saioa hasi eta gutxira hasi zen euria eta ez zen gelditu. Horrek dantzarien lana ez zuen erabat baldintzatu, baina publikoaren zati handi bat aulkietatik  altxatu zen eta babesa topatu zuen plaza inguratzen duten etxeetako teilatu-hegalen azpian. Gutxi izan ziren alde egin zutenak, ikusten ari zirenagatik pixka bat bustitzeak merezi baitzuen. Izan ere emanaldi bikaina prestatu du Kemenek 40 urte egin dituela ospatzeko. Dantza politak eta ondo taularatuak, eta asko zaindu dute bai musika eta baita argiak ere. Euripean ere gustura ikusteko modukoa izan zen Kemen Dantza Taldearen 40. urteurreneko ospakizunak itxi zituen emanaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.