Kantakak kantu-jira egingo du Baserritarren Eguneko arratsaldean
Baserritarren Egunean, hilaren 11n, kantu-jira egingo dute San Pedro kalean, Kantaka Taldeak antolatuta. Antolatzaileek dei egin diete euskal kantu tradizionalak maite dituzten guztiei, bertara joateko. Koadrozko zapiarekin joateko eskatu dute eta orriak banatuko dituztela esan dute, kantuen letrekin. Arratsaldeko zazpietan hasiko da Baserritar Eguneko kantu-jira, San Pedro kalean, Zumardiko ekitaldiei jaraipena emanez.