Bigarren garaipena lortu du Oiartzunek
Elgoibarren kontra 2-1 irabazi zuen Karla Lekuona zelaian.Bigarren garaipena lortu du Oiartzunek Hirugarren Mailan. Lehenengo zatian lehen gola sartu zuen Ander Garmendiak taldean egindako jokaldiari esker. Bigarren zatian Elgoibarren berdintzea lortu zuen baina Joseba Muguruzak berdinketa hori hautsi zuen.
Oiartzun Kirol Elkarteko neskek heldu den larunbatean ekingo diote ligari. Osasuna jasoko dute etxean.