
Herritarron Epaia liburuko hainbat orri bete dituzte eguerdian Hondarribian
Hondarribia bisitatu du 197/2006 Doktrinari amaiera emateko asmoa duen Herritarren Epaia ekimen ibiltaria, Herriraren ekimenez ekainaren 8an Tafallan (Nafarroa) hasi zena eta irailaren 14an Iruñako Anitasuna kiroldegian amaituko dena.
Dozenaka herritar elkartu da 12:30etik 13:30era San Pedro kalean eta beste batzuek euren ekarpena egin dute, bertan izan ez diren arren, hala nola, Ama Guadalupekoa traineruko hainbat arraunlari, Alfonso Sastre idazlea edo Nestor Basterretxea eskultorea. Denek, Estrasburgoko Auzitegiak 2007an libre behar zuen Ines del Rio presoa eta “zigorra beteta espetxean jarraitzen duten beste guztiak” libre uzteko galdegin dute.
Ia ordubete iraun du Herrirak antolatutako ekitaldia. Txalaparta doinuekin hasi dute eta, ondoren, Iñigo Larrazabalek dei egin die bertaratutakoei Herritarren Epaiko liburuan euren ekarpena egin dezaten, Euskal Herriko beste hainbat herrietan egin duten bezala. “Guk ere gure epaia idatziz, marrazkiz, poemez, etabar beteko dugu eta ondoren Europako erakundeei eta nazioarteko komunitateari zuzenduko zaio”.