
Donostiako Easo saskibaloi taldeak antolatzen duen Easo Kopako partidak jokatzen ari dira atzoz geroztik Lezoko kiroldegian. Gizonezkoen Kadete Mailako sailkapen faseak jokatzen ari dira bertan.
10:30ean hasi dira lehen partidak eta Easo Ibaiondo-Loiolaren aurka eta Badalona A Gros Xake Ibaizabalen kontra aritu dira. 12:15etatik Badalona B- Getxo eta Agustinos Leon-Easo parrtidak jokatzen ari dira Bekoerrotan.
Ikusle gehiegirik ez badago ere, bertaratu direnak ederki animatzen ari dira harmailetatik jokalariak.
Arratsaldean beste lau partida jokatuko dituzte kiroldegian. 16:30ean Badalona B-Loiola eta Easo Aizkorri- Gros Xake Ibaizabal ariko dira; eta 18:15ean Easo-Ibaiondo-Getxo eta Badalona A- Agustinos Leon ariko dira.