Arratsaldean zabalduko ditu ateak berriz ere Garagardo Festak
Hirugarren eguna beteko du gaur Landare elkarteak beste urtebetez antolatu duen Garagardo Festak. Arratsaldeko seietatik aurrera zabalduko ditu ateak eta zer edan eta zer jan izango da 00:00ak bitartean Koldo Mitxelena plazan.
1.000 lagunentzako lekua prestatu dute antolatzaileek eta dastatu daitezken garagardoak, berriz, hamalau dira. Tartean, herrian bertan ekoizten duten Olañeta garagardoa.
Garagardo Festaren azken eguna izango da bihar eta keinu egin diete antolatzaileek Hibaikako Arraunlariei. Goizeko hamaiketan zabalduko dute bihar gunea eta pantaila jarri, Kontxako estropada jarraitu eta herriko emakumeak animatu ahal izateko. Horren harira bihar bazkariak emango dituzte Koldo Mitxelenan.