Sorosle eta sorospen ikastaroa, Errenteria-Oreretan
Hilaren 16an hasiko da DYAk antolatutako sorosle eta sorospen ikastaroa, eta bi aste iraungo ditu: urriaren 9ra arte. Koldo Mitxelena institutuan egingo dute, 19:00etatik 21:00etara.
Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretik ezagutzarik behar. Bertan, egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei aurre egitea da: bihotza eta birika suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak… Ikastaroa gainditzen duenari Sorosle Titulua emango diote.
Matrikula egiterakoan 100 euro ordaindu behar dira. Ikasle kopurua mugatua dela jakinarazi du DYAk.
Izen ematea eta informazioa 943 46 46 22 telefono zenbakian.