Beraundarrek jaia izango dute euren auzoan gaurtik hasita. Egitarau mardula prestatu dute, eta izango dute non pasatu denbora.
Irailak 6, ostirala
- 18:30: Beraungo Auzo Elkarteko terrazatik jaiei hasiera emateko suziria. Jarraian, eta leku berean, ohiko maskleta izango da soinu handiarekin.
- 18:45: Buruhandiak auzoko kaleetan, Pasai txarangaren laguntzarekin
- 19:00: Behitxoak eta ponyak adin guztietarako jendearentzat, Pablo Sorozabal plazan.
- 20:30: Sardina jatea Auzo Elkartearen beheko aldean.
- 22:00: DJa Luis Mariano plazan.
- 23:00: O’Club taldearen kontzertua Pablo Sorozabal plazan.
Irailak 7, larunbata
- 10:00: Haurrentzako jokoak-puzgarriak adin guztientzat (Battlefield) Luis Mariano plazan.
- 10:30: Igel,toka eta bote tiraketa Beraungo erretiratuen terrazan.
- 11:00-13:00: Pilates Ikerketa Estudioan jardunaldi irekia.
- 12:00: Bide segurtasun zirkuitua eta aparra Pablo Sorozabal plazan.
- 16:00: Bote txapelketa Juantxo tabernan.
- 16:00-20:00: Haurren xake txapelketa (8-14 urte bitartekoak) Beraun-Bera elkartean.
- 17:00: Haur danborrada auzoko kaleetan zehar Pasai txarangarekin, Pizza Sprint-en laguntzarekin.
- 18:00: Beraungo erretiratuen egoitzan dantzaldia, Aureliorekin.
- 18:00: Beraun auzotar koruaren emanaldia. Pablo Sorozabal plazan.
- 18:30: Murixka Dantza Taldearen erakustaldia eta Zrumba eskolak. Pablo Sorozabal plazan.
- 18:30-20:30: Urrunetik gidatutako Auto erakusketa Luis Mariano plazan.
- 23:00: Helduen danborrada auzoko kaleetan Pasai txarangaren laguntzarekin.
- 23:30: Berbena Pablo Sorozabal plazan Tsunami taldearen eskutik. Tartean, zezen suzkoa eta su artifizialak erreko dituzte.
Irailak 8, igandea
- 11:00: Pala txapelketa Beraungo frontoian.
- 11:00: Xake txapelketa Beraun-Bera elkartean.
- 11:00-13:00: Pilates Ikerketa Estudioan jardunaldi irekia.
- 11:30: Herri kirol parte hartzailea Pablo Sorozabal plazan.
- 12:00: Ama Guadalupekoaren omenez meza nagusia auzoko parrokian.
- 12:30: Etxean egindako patata tortilla lehiaketa, Pablo Sorozabal plazan.
- 17:00: Angel magoaren ikuskizuna Pablo Sorozabal plazan.
- 18:00: Txokolatea haur guztientzat Pablo Sorozabal plazan.
- 18:30: Buruhandien irteera Pablo Sorozabal plazatik.
- 19:00: Aparteko festa amaiera: mexikar festa, karaokea, mariatxiak, bitxilore dastatzea (800 soinu-w-ekin) eta bukatzeko azken traka.